A Coruñako Turismo Sailak 2019ko uztailaren 6an eta 7an, bertako estropada lehaitu zen egunetan, III. Cidade da Coruña Bandera probaren pertzepzioari eta eraginari buruzko azterketa bat egin zuen, ikuspegi orokor bat lortzera bideratua. Azterketetik honako ondorio hauek atera zituzten:
- Ekitaldia finkatuta dago eta oso garrantzitsua da bisitariak erakartzeko eta hiria sustatzeko.
- Babesletza ondo baloraturiko jarduera da, eta iritzia estropada sendotzearen oso aldekoa da.
- Gomendatzen duen, errepikatzen duen eta turista berriak erakartzeko balio duen ikusle fidela.
- Ekitaldiak berezko balioa dauka eta eragin ekonomikoa positiboa da.
- Traineruekin bidaiatzen duen turistak, batez ere, familian bidaiatzen du eta 250 € baino gehiago gastua egiten du pertsonako.
|
Kontuan hartu beharreko beste datu bat estropadak hirian izan zuen zuzeneko inpaktu ekonomikoa da, zeharkakoa kontuan hartu gabe.
- Gaua bertan igarotzen duten pertsonen %: % 86 baino gehiago ( orokorraren % 50 baino gehiago).
- Ostatu mota: 4* eta 5* hotelak ( % 36,4) 3* hotela ( % 16,8).
- Gutxi gorabeherako asistentzia: 14.000 pertsona.
- Zaletuak ( % 59,4).
- Egonaldiaren batez besteko iraupena: 3 egun baino gehiago.
- Batez besteko gastua pertsona bakoitzeko: 86,2 €.
- % 58 iaz ere bertan egon zen.
- % 96 datorren urtean errepikatuko du.
- % 100ek gomendatuko luke ekitaldia.
|